Karlismoaren Museoak programazio berezia eskainiko du M8a dela eta

Emakumeen papera Karlismoan

Bestalde, Karlismoaren Museoak (Rua kalea, 27-29, Lizarra) Emakumearen Nazioarteko Egunerako  "Reveladas. Nuevas perspectivas para visitar la exposición del Museo del Carlismo / Argitaratuak. Karlismoaren Museoko erakusketa bisitatzeko ikuspuntu berria". 2020an hasitako "Emakumeak eta karlismoa" proiektua osatzen duen gida da, Lizarrako museoaren jardueretan eta ikerketa-ildoetan emakumeen historia txertatzea helburu duena.

Argitalpenak hamaika atal ditu, eta horietan agerian jartzen da emakumeek karlismoaren historian izan duten protagonismoa eta izan duten papera, kultura-ondarea zaintzeko eta transmititzeko funtsezko eragile gisa aurkezteaz gain.

Argitalpen berri honen aurkezpen gisa, Silvia Lizarragak, Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroko arduradunak, bisita bat eskaini zuen Museoko erakusketa iraunkorrera lagunduta, emakume karlisten historia interpretatzeko asmoz, martxoaren 9an, larunbata, 11:30ean.

Programazio hori osatzeko, larunbatean bertan, martxoaren 9an, 12:30ean, "Historia y mujeres: un compromiso de visibilización" solasaldia egin zen, Laura eta María Lara Martínez (@historiahermanaslara) irakasle, historiako doktore, irrati eta telebistako idazle eta komunikatzaileekin.