Gogoetak arte garaikidetik - Karlismoaren Museoa
Gogoetak arte garaikidetik
Gogoetak arte garaikidetik programak gaur egungo artistak gonbidatzen ditu beren diziplinatik karlismoaren historiari buruz hausnartzera, museoan eta dokumentazio-zentroan kontserbatutako kultura-ondasunen bitartez. Aurreiritzirik gabe, eta egungo ikuspuntutik, sorkuntza garaikideak ikuspegi berri eta baliotsuak gehitzen dizkio karlismoaren historiari, gertaerei eta pertsona ospetsuei, eta aukera ematen dio museoari bere bilduma eta kultura-eskaintza handitzeko askotariko ikus-entzuleei begira. 2019. urtetik aitzina, Gogoetak arte garaikidetik programaren barruan honako proposamen hauek egin dira:

Porque hoy puede ser ayer
Angela Morenok Porque hoy puede ser ayer (Oraina iragana izan daitekeelako) izeneko lana egin du, eta Nafarroan Lehen Karlistaldian izandako bi gertakizuni erreparatu die.

Karliskaturak. Umorea lubaki gisa.
Fiel a su estilo gráfico y a su sentido del humor, César Oroz indaga sobre tópicos y lugares comunes del imaginario y de la identidad carlista a lo largo de los siglos.

Itzalak
Sinkretismoa antropologia kulturalean erabiltzen den terminoa da, eta bi edo tradizio gehiagoren arteko hibridazio edo amalgamari erreferentzia egiten dio. Elementu ezberdinen fusio- eta asimilazio-izaera azpimarratzeko ere erabiltzen da.

Geroa xuxurlatzen Karlismoaren Museoan
Proiektuak Karlismoaren Museoaren bilduma eta gaiari buruzko hausnarketa garaikidea proposatzen du Saioa Olmo artistaren eskutik.

Multiprisma. Karlismoari begira gaur egun (1808-1877)
Karlismoaren Museoko edukietan inspiratutako arte-proiektu garaikidea.