Karlismoa Ikertzeko IV. Jardunaldien hasiera.  2010eko iraila. Karlismoa Ikertzeko IV. Jardunaldien hasiera. 2010eko iraila.

Karlismoa ikertzeko jardunaldiak

2007. urtetik, Karlismoaren Museoak zenbait topaketa zientifiko antolatu ditu, mugimendu historiko horri buruzko ikerketaren alderdi batzuen gaineko gogoeta egite aldera. Dagoeneko tradizio bilakatutako jardunaldi hauek zenbait herrialdetako adituak erakarri dituzte, eta arloarekin lotutako ikasle, profesional eta azterlarien arteko topaleku bihurtu dira.

Orain arte egindako lau jardunaldietako aktak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak argitaratu ditu:

2008: Karlismoa, bere garaian: kontrairaultzaren geografiak (Karlismoa Ikertzeko I. Jardunaldiak)

2009: Indarkeria fratrizidak. Karlistak eta liberalak XIX. mendean (Karlismoa Ikertzeko II. Jardunaldiak)

2010: Irudiak. Karlismoa arteetan (Karlismoa Ikertzeko III. Jardunaldiak)

2011: "Jaungoikoa, Aberria eta Erregea". Karlismoaren ideiak (Karlismoa Ikertzeko IV. Jardunaldiak)

Argitalpenok Nafarroako Gobernuaren argitalpen funtsaren bidez eskura daitezke.


Aurreko jarduerak