2023 Ondararen Europako Jardunaldiak
Karlismoaren Museoak, Lizarrako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearekin lankidetzan, honako jarduera hauek programatu ditu:
Iraila 29, ostirala
19:00
Karlisten erromesaldiak
José Luis Agudín Menéndezen hitzaldia (Historian doktorea)
Jarduera gaztelaniaz
Irailak 30, larunbata
10:00-13:00
Lizarra karlistan barna
Herrian barnako bisita gidatua karlismoarekin zerikusia duten agertokiak ezagutzeko, Carmelo San Martinen eskutik. Ibilaldia Karlismoaren Museoan hasiko da, eta, besteak beste, Hilobi Santua, hilerria, Puyko Andre Maria basilika, Foru Plaza eta Los Llanos parkea bisitatuko dira.
Oinez egin beharreko ibilbidea, hiru bat ordukoa.
Jarduera gaztelaniaz
Aurreko jarduerak
- Elkarrizketa - Memoria ehuntzen. Nafarroako XV. Komikiaren Azoka
- Historia eta uztartzea: zer zapore du karlismoak?
- Museoen Nazioarteko Eguna 2024
- Hitzaldi - Valle Inclán y su relación con Estella. La trilogía carlista
- Ginkana - Altxor karlista bat Lizarran
- Emakumearen Nazioarteko Eguna 2024
- Jardunaldia: Ondare Arkeologikoa eta Gerra Karlisten Memoria 2024

