Berunezko soldaduak. Miniatura militarra karlistaldietan (2013ko martxoaren 26tik abenduaren 8ra)
Aldi baterako erakusketarekin lotutako jarduerak Museoak erakusketarekin lotutako bi jarduera mota antolatu ditu:
- Kamishibai saioak: ipuinak modu dramatizatuan kontatzean oinarritutako teknika japoniarra; 2 urtetik aitzinako haurrentzat gomendatua. Ipuinetako bat Berunezko soldadutxoa da. Kamishibaiaren Lagunen Elkarteko kideek eginen dituzte. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Jendea etorri ahala joanen da taldea osatzen, etorrera ordena errespetatuz, ezarritako kopurura iritsi arte.
- Miniaturak margotzeko lantegiak, 8-16 urte bitartekoentzat. Nafarroako Miniaturismo Elkarteko kideek gidatuko dituzte. Lantegi batean parte hartzeko interesa dutenak hilabetearen lehenbiziko egunean has daitezke izena ematen: telefonoz, posta elektronikoaren bidez, edo museoko harreralekuan bertan. Kopurua: 15 lagun, gehienez ere.
Aurreko jarduerak
- Elkarrizketa - Memoria ehuntzen. Nafarroako XV. Komikiaren Azoka
- Historia eta uztartzea: zer zapore du karlismoak?
- Museoen Nazioarteko Eguna 2024
- Hitzaldi - Valle Inclán y su relación con Estella. La trilogía carlista
- Ginkana - Altxor karlista bat Lizarran
- Emakumearen Nazioarteko Eguna 2024
- Jardunaldia: Ondare Arkeologikoa eta Gerra Karlisten Memoria 2024

