Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023 - Karlismoaren Museoa

2023/03/10


Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023


Karlismoaren Museoak Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko egitarau berezia antolatu du, besteak beste, honako ekitaldiak barne hartzen dituena:

Viernes 10 de marzo.

  • 10:00 h. Emakumeak eta Karlismoa Ibilbidea proiektuaren aurkezpena. Museoko erakusketa iraunkorrean bisita gidatua egiteko proposamen berria. Bertan, deskarga daitezkeen zenbait bideoren bitartez, bisitariek emakumeek karlismoaren historian izan duten paper nabarmena ezagutzeko aukera izango dute.
  • 10:30 h. Emakumeak eta karlismoa aurrez aurreko bisita gidatua Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroaren arduradun Silvia Lizarraga Pérez de Zabalzaren eskutik.
  • 19:00 h. Los significados de la feminidad en la primera Guerra Carlista hitzaldia, Euskal Herriko Unibertsitatean historian doktoregoa lortu zuen Bakarne Altonagak emango duena.

Ekitaldi guztietan sarrera librea izango da, doakoak izango dira eta Karlismoaren Museoan egingo dira (Rua kalea, 27-29, Estella-Lizarra). Ekitaldi bakoitzean 25 lagunentzako tokia dago gehienez eta ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea 948 55 21 11 telefonoan (asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).


Aurreko jarduerak

Inicio - Pie de página