Museoen Nazioarteko Eguna 2023 - Karlismoaren Museoa

2023/05/18


Museoen Nazioarteko Eguna 2023


2023ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Karlismoaren Museoak jarduera hauek antolatu ditu:

Gaur atzo izan daitekeelako

Ángela Moreno artistaren erakusketa da, eta Gogoetak arte garaikidetik proiektuaren barrenean kokatzen da. Artista iruindarraren jatorrizko lanak ikusgai jarriko dira erakusketa iraunkorrean eta museoko patioan.
Maiatzaren 16tik irailaren 3ra bitarte.
Doako jarduera.
Museoa irekia egoten den ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

“Hoy por hoy” irratsaioaren emanaldi berezia

SER irrati-kateko “Hoy por hoy” saioaren zuzeneko emanaldia eginen da, Karlismoaren Museoko patio arkupedunetik, 2023ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.
Maiatzaren 18an, osteguna, 12:20tik 14:00etara bitarte.
Sarrera libre, leku guztiak bete arte.

Erakusketa iraunkorra ikusteko bisita lagunduak

Maiatzaren 20an, larunbata, 16:30ean (euskaraz) eta 17:30ean (gaztelaniaz).
Aldez aurreko erreserba Karlismoaren Museoan (948 55 21 11, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Doako jarduera.


> Nafarroako Museoak


Aurreko jarduerak

Inicio - Pie de página