Liburutegiaren Eguna: 2014ko urriak 24

Erronka bibliografikoa

Liburutegiaren Eguna zela eta, Karlismoaren Museoak eta "Julio Caro Baroja" Nafarroako Etnologia Museoak erronka bibliografiko bat proposatu zuten, eta Peio Guelbenzu Arce izan zen irabazlea.

Erronkaren lehen gaiak Oriamendiko Martxaren jatorriaz galdetzen zuen. Esaten denez, 1837ko martxoaren 16an Oriamendi mendian (Gipuzkoa) izandako batailaren ondoren, karlista garaileak kanpamentu liberalean sartu ziren, besteak beste, letrarik gabeko martxa militar baten partitura hartuz. XIX. mendearen amaieran, martxa horrek jada ereserki karlista nagusi gisa funtzionatzen zuen, nahiz eta ofizialdu zen letra Ignacio Baleztenak 1908an idatzia izan zen, Silvano Cervantesek XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadan egindako musika-moldaketekin.

 

Bigarren galdera Iturengo errementariak zintzarriak urtzeko erabili zuen kobrearen jatorriaz zen. Iturengo arotza abestiak dioenez, San Kristobalen irudi bat urtuz lortu zuen:

Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez laiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.

Irabazlea bere saria jasotzera pasa daiteke Karlismoaren Museotik, bere ohiko ordutegian


Aurreko jarduerak